Aurkeztu beharreko agirak

Derrigorrezko dokumentazioa 

  • Gurasoen edo legezko tutoreen NANa edo agiri baliokidea 
  • Familia liburuaren kopia edo zuzenbidean baliozkoa den beste edozein bide, familia lotura frogatzeko balio duena. 

Aukerazko dokumentazioa 

  • NAHITAEZKOA da jaio gabeko edo adopzio- edo harrera-prozesuan dauden haurren eskaerarako: aurreikusitako jaiotze-data egiaztatzen duen txosten medikoa/Egiaztapen-txostena (adopzioaren edo harreraren kasuan)
  • Desgaitasun-ziurtagiria, -ebazpena edo -txartela, familia-unitateko edozein kideren % 33ko desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsoriala edo handiagoa egiaztatzen dueña
  • Familia ugaria izatea egiaztatzen duen titulu ofiziala.
  • Guraso bakarreko familia izatea frogatzen duen titulu ofiziala.
  • Amaren eta aitaren edo legezko ordezkarien lan-egoera justifikatzen duten agiriak,  
  • Enplegu-eskariaren txartela
  • 3 urtetik beherako semea edo alaba zaintzeko lan-eszedentziaren kasuan, lanean hasi zeneko dataren zinpeko aitorpena.
  • Gurasoek edo legezko tutoreek egindako ikasketen matrikularen, egutegiaren eta ordutegiaren egiaztagiria
  • Familia-unitateko gurasoetako edo legezko tutoreetako batek ezintasun iraunkor absolutuko edo baliaezintasun handiko pentsioa aitortuta duela egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • 2021eko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpenaren fotokopia, baliozkotze mekanikoaren kodea, zenbakia eta data adierazita.
  • 2021eko ekitaldiko errenta-aitorpena egitera behartuta ez dagoela egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala eta beste errenta edo diru-sarrera batzuk jaso izana justifikatzen duen dokumentazioa, edo 2021eko familia-errenten edo -diru-sarreren zinpeko aitorpena..
  • Errolda-ziurtagiria, haurra eta, gutxienez, gurasoetako edo legezko tutoreetako bat 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen erroldatuta daudela adierazten duena, edo lan-arrazoiengatik, etxebizitza berria entregatzeagatik edo haurra bizi den gurasoaren beste arrazoi justifikatu batzuengatik udalerri horretara bizilekua aldatzen den egunean erroldatze-ziurtagiria. 
  • Jaio gabeko haurren kasuan, gutxienez guraso edo legezko tutore baten errolda-ziurtagiria, 2023ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa.
  • Etxebizitzaz aldatuz gero, etxebizitza berria entregatu izanaren egiaztagiria.
  • Zaintza eta jagoletza duen gurasoaren edo legezko ordezkariaren lantokia egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Zuzeneko sarbiderako hezkuntza-premia espezifikoak ekar ditzaketen ezaugarriak deskribatzen dituen txosten profesionala.Beste atal batzuetan jasotzen ez diren inguruabar bereziak egiaztatzen dituen txosten ofiziala

 

Komunikazio bideak

Komunikazio bideak

-Posta elektronikoa: admisioneim@pamplona.es

-Informazioa eta aholkularitza:

Telefonoa: 948420098 (Iruñeko Haur Eskolen Erakunde Autonomoa )

Telefonoak: 848426086 / 848429893 / 848433507 (Haur Eskolen Zerbitzua, Hezkuntza Saila)