Preinscripción 0 a 3 2023-2024 - PRE Dpto PRE
Noiz eta nola egin inskripzioak?
Eskaera telematikoa
Ahal dela, eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira, honako hauen bidez:
- Izapide-fitxa, non prozesuari buruzko informazio guztia dagoen.
- Iruñeko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren webgunea
- Educaren Ataria, honako hauen bidez sartzen dena:
- EDUCAren erabiltzaile-kontu bat.
- Identifikazio-sistema ofizialetako edozein, hala nola CLAVE, NAN digitala, ziurtagiri elektronikoa edo sinadura digitala.
- Kontsultatu hemen jarraibideak
Eskaera presentziala
Izapideak modu telematikoan egiteaz gain, familiek aurrez aurre aurkeztu ahal izango dute eskabidea, Iruñeko Calderería kaleko 11. zenbakian dagoen lokalean, edo, bestela, telematikoki, eskatzaileak hala eskatuz gero, lokal horretan bertan beharrezko laguntza izango dute. Lokal horretan arreta jasotzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da.
Zozketa
Onartzeko prozesuetan berdinketa izanez gero, zozketa publikoa Hezkuntza Departamentuan egingo da martxoaren 3an, 13:00ean.
Komunikazio bideak
-Posta elektronikoa: admisioneim@pamplona.es
-Informazioa eta aholkularitza:
Telefonoa: 948420098 (Iruñeko Haur Eskolen Erakunde Autonomoa )
Telefonoak: 848426086 / 848429893 / 848433507 (Haur Eskolen Zerbitzua, Hezkuntza Saila)