Criterios de admisión - PRE Dpto PRE
Onarpen-irizpideak
FAMILIA UNITATEA | Gehienez.15 |
Deialdi eta ikastetxe beretan bi seme-alabarendako edo gehiagorendako ikaspostua eskatzen duten familiak (ikaspostuaren erreserba sartzen da, baita jaio gabeko haurrarendako eskaera ere) | 15 |
Familia gurasobakarrak edo gurasobakartasun egoeran daudenak | 5 |
Familia ugariak | 5 |
Familia unitateko kideren batek %33ko edo gehiagoko desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsoriala badu, behar bezala aitortua | 4 |
6 urtetik beherako bi haur edo gehiago dituzten familien kasuan: puntu bat haur bakoitzeko. | 1 |
LAN EDO GIZARTE EDO EGOERA AKADEMIKOA | Gehienez20 |
Familia orokorrak | |
Gizarte Segurantzan alta emanda lanaldi osoan edo partzialean lan egiten duen guraso edo legezko tutore bakoitzeko, edo behar bezala justifikatutako dedikazio handia eskatzen duten ikasketa arautuak egiten ari den guraso edo legezko ordezkari bakoitzeko, edo ezintasun iraunkor absolutuko edo baliaezintasun handiko egoera aitortuan dagoen guraso edo ordezkari bakoitzeko | 10 |
Lana bilatzen ari den guraso edo legezko tutore bakoitzeko | 5 |
Familia gurasobakarrak edo gurasobakartasun egoeran daudenak | |
Gizarte Segurantzan alta emanda lanaldi osoan edo partzialean lan egiten duen gurasoa, edo behar bezala justifikatutako dedikazio handia eskatzen duten ikasketa arautuak egiten ari dena, edo ezintasun iraunkor absolutuko edo baliaezintasun handiko egoera aitortuan dagoena | 20 |
Lana bilatzen ari den gurasoa | 15 |
Zaintza eta jagoletza esklusiboa duen gurasoa, guraso bakarreko familia edo guraso bakarreko familia egoeran dagoena izan gabe | |
Gizarte Segurantzan alta emanda lanaldi osoan edo partzialean lan egiten duen gurasoa, edo behar bezala justifikatutako dedikazio handia eskatzen duten ikasketa arautuak egiten ari dena, edo ezintasun iraunkor absolutuko edo baliaezintasun handiko egoera aitortuan dagoena | 20 |
Lana bilatzen ari den gurasoa | 15 |
PER CAPITA ERRENTE, EUROTAN | Gehienez15 |
> 15.000 | 1,5 |
12.400,01 - 15.000 | 3 |
10.700,01 - 12.400 | 4,5 |
9.300,01 - 10.700 | 6 |
7.980,01 - 9.300 | 7,5 |
6.650,01 - 7.980 | 9 |
5.500,01 - 6.650 | 10,5 |
4.500,01 - 5.500 | 12 |
3.350,01 - 4.500 | 13,5 |
< 3.350,01 | 15 |
ERAGINPEKO EREMU GEOGRAFIKOA | Gehienez20 |
Udal-titulartasuneko haur-eskoletarako | 20 |
Aitak eta/edo amak edo legezko ordezkariak plaza eskatzen den ikastetxea dagoen udalerrian edo eragin-eremu geografikoan lan egiteagatik | 8 |
Aitak eta/edo amak edo legezko ordezkariak erakunde titularraren Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe batean lan egiteagatik. | 5 |
BESTE IRIZPIDE BATZUK | Gehienez10 |
Hautapen batzordeak premiazko beste egoera larri batzuk –pertsonalak, familiakoak edo sozialak– hartzen ahal ditu kontuan, behar bezala frogatuak eta aurreko ataletan bildu ez direnak | Hasta 10 |
Berdinketak haustea
Baremoa aplikatuta, adin talde bakoitzeko azken ikaspostua eskaintzean berdinketa gertatuz gero, irizpide hauek aplikatuko dira, bata bestearen ondoren
- Familia-unitatean apartatuan (2.1) puntu gehien lortu dituena.
- Per capita errentaren apartatuan (2.3) puntu gehien lortu dituena.
- Eraginpeko eremu geografikoaren apartatuan (2.4) puntu gehien lortu dituena.
- Gurasoen edo legezko ordezkarien lan eta gizarte egoerari edo egoera akademikoari buruzko apartatuan (2.2) puntu gehien lortu dituena.
- Beste irizpide batzuen apartatuan (2.5) puntu gehien lortu dituena.
- Zozketa publikoa. 2023ko martxoaren 3an egindako zozketaren emaitza aplikatuko da.