GM documentación - PRE Dpto PRE
Nahitaezko agiriak (izena emateko epean)
Izena emateko inprimakia
Nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia
2023ko maiatzaren 5a baino lehen egin badituzu ikasketak/probak, hauek ere aurkeztu beharko dituzu:
Egindako ikasketen titulu edo ziurtagiri akademiko ofiziala, sarbide-nota adierazten duena (Nafarroan eskolatu egon bazara eta sartzeko batez besteko nota EDUCAtik kopiatu badaiteke, ez da beharrezkoa aurkeztea. Zure batez besteko nota EDUCAtik kopiatu daitekeen jakiteko, kontsultatu ikasi duzun ikastetxearekin).
Sarbide-proba gainditu izanaren ziurtagiria (sarbide-proba Nafarroan gainditu baduzu eta EDUCAtik kopiatu badaiteke, ez da beharrezkoa aurkeztea).
Gaitasun artistikoaren proba gainditu izanaren ziurtagiria (beharrezkoa da Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan izena ematen baduzu).
Behin-behineko inskripzio agiria, atzerriko ikasketak homologatzeko eskatzeagatik (bolantea behar bezala tramitatu eta zigilatu egon behar da)
2022-2023 ikasturtean bukatzen baduzu sarbide ikasketak edo proba egiten badituzu, aurreko dokumentazioa ekainaren 12tik 21era (14:00ak baino lehen) aurkeztu beharko duzu.
Aukerako agiriak izena emateko epean; halakorik ez bada, ekainaren 12tik 21era (14:00ak arte) aurkez daitezke.
Plaza erreserbatzeko agiriak:
- Berariazko hezkuntza-laguntza behar duten ikaslea izateagatik.
- Goi-mailako edo erredimendu handiko kirolaria izateagatik.
- Ezgaitasun aitortua duten pertsona izateagatik.
Tramiteen fitxako Aurkeztu beharreko agiriak (aukerako agiriak) atala kontsultatu