Documentación - PRE Dpto PRE
Aurkeztu beharreko agirak
Derrigorrezko dokumentazioa
- Gurasoen edo legezko tutoreen NANa edo agiri baliokidea
- Familia liburuaren kopia edo zuzenbidean baliozkoa den beste edozein bide, familia lotura frogatzeko balio duena.
Aukerazko dokumentazioa
- NAHITAEZKOA da jaio gabeko edo adopzio- edo harrera-prozesuan dauden haurren eskaerarako: aurreikusitako jaiotze-data egiaztatzen duen txosten medikoa/Egiaztapen-txostena (adopzioaren edo harreraren kasuan)
- Desgaitasun-ziurtagiria, -ebazpena edo -txartela, familia-unitateko edozein kideren % 33ko desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsoriala edo handiagoa egiaztatzen dueña
- Familia ugaria izatea egiaztatzen duen titulu ofiziala.
- Guraso bakarreko familia izatea frogatzen duen titulu ofiziala.
- Amaren eta aitaren edo legezko ordezkarien lan-egoera justifikatzen duten agiriak,
- Enplegu-eskariaren txartela
- 3 urtetik beherako semea edo alaba zaintzeko lan-eszedentziaren kasuan, lanean hasi zeneko dataren zinpeko aitorpena.
- Gurasoek edo legezko tutoreek egindako ikasketen matrikularen, egutegiaren eta ordutegiaren egiaztagiria
- Familia-unitateko gurasoetako edo legezko tutoreetako batek ezintasun iraunkor absolutuko edo baliaezintasun handiko pentsioa aitortuta duela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- 2021eko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpenaren fotokopia, baliozkotze mekanikoaren kodea, zenbakia eta data adierazita.
- 2021eko ekitaldiko errenta-aitorpena egitera behartuta ez dagoela egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala eta beste errenta edo diru-sarrera batzuk jaso izana justifikatzen duen dokumentazioa, edo 2021eko familia-errenten edo -diru-sarreren zinpeko aitorpena..
- Errolda-ziurtagiria, haurra eta, gutxienez, gurasoetako edo legezko tutoreetako bat 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen erroldatuta daudela adierazten duena, edo lan-arrazoiengatik, etxebizitza berria entregatzeagatik edo haurra bizi den gurasoaren beste arrazoi justifikatu batzuengatik udalerri horretara bizilekua aldatzen den egunean erroldatze-ziurtagiria.
- Jaio gabeko haurren kasuan, gutxienez guraso edo legezko tutore baten errolda-ziurtagiria, 2023ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa.
- Etxebizitzaz aldatuz gero, etxebizitza berria entregatu izanaren egiaztagiria.
- Zaintza eta jagoletza duen gurasoaren edo legezko ordezkariaren lantokia egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Zuzeneko sarbiderako hezkuntza-premia espezifikoak ekar ditzaketen ezaugarriak deskribatzen dituen txosten profesionala.Beste atal batzuetan jasotzen ez diren inguruabar bereziak egiaztatzen dituen txosten ofiziala
Komunikazio bideak
Komunikazio bideak
-Posta elektronikoa: admisioneim@pamplona.es
-Informazioa eta aholkularitza:
Telefonoa: 948420098 (Iruñeko Haur Eskolen Erakunde Autonomoa )
Telefonoak: 848426086 / 848429893 / 848433507 (Haur Eskolen Zerbitzua, Hezkuntza Saila)