Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Iturgoiengo gazta-lantegia bisitatu dute Antzingo ikasle eta irakasleek

2022/02/09

Antzingo Lokiz landa eskolako ikasle eta irakasleak Mirian Otxotorena gazta ekologikoaren ekoizle eta artzaina bisitatu dute Iturgoienen.

Bisitan bere egunerokotasuna nola garatzen den azaldu du, baita bere artaldea eta gazta egiteko prozesua bera erakutsi eta praktikan jarri ere.

Txangoa amaitzeko, Axuribeltz gazta dastatu dute.

Eguraldi ona, giro bikaina eta sabela ongi betea. Ezin gehiago eskatu!