Kalitatea kudeatzeko sistemak

Hezkuntza Departamentuak ikastetxe publikoetan Kalitatearen Kudeaketarako Sistemen (KKS) garapena bultzatzen du, kudeaketa arintzeko eta emaitzak hobetzeko.

Kontaktua: Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Zerbitzua
Mezu elektronikoak: soieduca@navarra.es
Telefonoa: 848 426970 / 848 424774

KKS ezartzeko eta mantentzeko programa

Araudia

KKS ezartzeko eta mantentzeko programa abuztuaren 27ko 71/2020 Foru Aginduaren bidez arautu da. 220. NAOn argitaratu zen.

Programan sartzea

Programan parte hartu nahi duten ikastetxeek 71/2020 Foru Aginduaren V. eranskinaren araberako eskaera aurkeztu beharko dute.
Zuzendariaren eta ordutegian liberazioa izango duen kalitate arduradunaren konpromisoa behar izango da.
Ikastetxean KKS gehienez ere 7 ikasturtetan ezarriko da.

Kalitate sareak

Programan sartzen diren ikastetxeak kalitate sare batean egonen dira eta helburu bera dute, hau da, lortu nahi duten aitorpena eta helburu hori lortzeko epea.

Prestakuntza eta aholkularitza

KKS ezartzen ari diren ikastetxeek koordinatzaile baten prestakuntza eta aholkularitza teknikoa jasotzen dute, KKS ezartzeko bidean aurrera egiteko.

Aitorpena berritu edo goragoko mailako beste bat lortu nahi duten ikastetxeek prestakuntza jasotzen dute eta KKS mantentzeko lan egiten dute.

Programan dauden ikastetxeek Banakako Prestakuntza Plana egiten dute, Kalitate Bulegoak (Kadinet) Kalitatearen Prestakuntza Planaren esparruan eskaintzen dituen prestakuntza piluletan oinarrituta.