Haur Hezkuntzako lehen zikloa (0-3 urte)

Haur Hezkuntzako lehen zikloa borondatezkoa da eta haren helburua da 16 astetik 3 urte bitarteko haurren afektu-, mugimendu- eta ezagutza-gaitasunen eta komunikazioaren eta hizkuntzaren garapen orekatua lortzen laguntzea.

Kontaktua: Haur eskolen eta landa eskolen atala
Mezu elektronikoak: seccion.escuelasinfantiles.escuelasrurales@navarra.es
Telefonoa: 848 42 48 03

Helburuak eta ematen diren zerbitzuak

Hezkuntza Departamentuaren helburua da kalitatezko hezkuntza inguruak sustatzea, desberdintasun pertsonal, kultural eta sozialak konpentsatuko dituztenak, intentzio argi batekin antolatuak: familiekin lankidetzan, haurren garapenerako prozesu optimoa ematea, hori guztia segurtasunezko eta ongizatezko esparru batean.

 
Hezkuntza Departamentuak toki entitateei, familiei eta ikastetxeei zuzendutako zerbitzuak ematen ditu.
Toki entitateak eta entitate pribatuak
Familiak
Araudia

Atal honetan haur eskolekin loturiko araudi guztia aurki daiteke, bereziki, ikastetxe horien arauketarekin, diru-laguntzekin, ikasleen onarpenarekin, tarifekin eta egutegiarekin.