Musika eta dantza - Dantzako oinarrizko ikasketak - PRE Dpto PRE
Arte ikasketen xedea da ikasleei kalitateko arte prestakuntza ematea eta musikaren, dantzaren, arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.
Kontaktua: Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 73
Dantza eskoletan emandako ikasketek iraupen aldakorra dute, eskola bakoitzak zer ezartzen duen. Ez dago adin mugarik ikasketa hauek egiteko eta ez daude bideratuak balio akademiko eta profesionaleko tituluak erdiestera. Ikasketa horiek egiteko nahitaezkoa izanen da 6 urte beteak izatea.
Dantza eskolek ondoko helburuak izanen dituzte:
- Dantza ezagutu eta estimatu dezaten sustatzea.
- Eskaintza zabal eta dibertsifikatua ematea.
- Dantza forma eta estiloekiko interesa sustatzea, izpiritu kritikoa garatuz.
- Mugimenduan eta dantzan formazioa eskaintzea.
- Ikasleengan dantza taldeetan parte hartzeko interesa sustatzea.
- Ikaslearen talentu eta bokazio bereziak gomendatzen duenean izaera profesionalagoko ikasketetara jotzea, kasu horiei orientazioa ematea, hala badagokio, ikasketa horietako zeinahi mailatan sartzera bultzatuz eta horretarako prestatuz.
Dantza eskolek batez ere dantza eszenikoaren edo herri dantzaren moldeei dagozkien ikasketak eskaintzen dituzte. Musika eta Mugimendua da ikasketen lehen etapetan garrantzia gehien hartzen duen irakasgaietako bat. Formazio esparru hori berariaz dago 6-8 urteko ikasleei bideratuta. Probak ezar daitezke ikasleak onartzeko. Proba horiekin, dantza ikasteko gaitasunak baloratzen dira, eta, gainera, berariazko zenbait betebehar eskatzen ahal dira.
Non ikasi?
Localidad | Denominación Genérica | Denominación Específica |
Altsasu/Alsasua | Musika eta Dantza Eskola Publikoa | ALTSASUKO UDAL MUSIKA ETA DANTZA ESKOLA/ESCUELA MUNICIPAL DE MÚSICA Y DANZA DE ALSASUA |
Pamplona/Iruña | Musika eta Dantza Eskola pribatua | |
Pamplona/Iruña | Dantza Eskola Publikoa | |
Tudela | Dantza Eskola pribatua |