Nazioarteko proiektuak - PRE Dpto PRE
Hainbat lanbidetan kualifikatuta jarduteko gaitzen zaitu, eta kalitatezko enplegua lortzeko atea irekitzen dizu. Bizitza osoko prestakuntza da, eta lau ardatz ditu: Hasierako Prestakuntza (LHko zikloak), Etengabeko Prestakuntza (enplegurako prestakuntza), Gaitasunen Egiaztapena eta Lanbide Orientazioa.
Kontaktua: Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusia
Mezu elektronikoak: sfpeduca@navarra.es / smoderna@navarra.es
Telefonoa: 848 42 65 91 / 848 42 86 16
Komunikazioetarako urruneko laborategia (REWORCOM). Tuterako ETI IIP.
Komunikazioetarako urruneko laborategia (REWORCOM) nazioarteko berrikuntzako proiektuaren buru Tuterako ETI IIP da eta ondoko bazkide hauek ditu:
- IDEC, S.A. (Grezia).
- EDUCATION HIGHWAY GMBH. (Austria).
- MIMAR IZZET BAYSAL ANATOLIAN TECHNICAL AND VOCATIONAL HIGH SCHOOL (Turkia).
- IIS LEONARDO DA VINCI (Italia).
- SWEDISH TELEPEDAGOGIC KNOWLEDGE CENTRE (Suedia).
- LYCÉE PROFESSIONNEL JEAN PIERRE CHAMPO (Frantzia).
- ANAIN (Nafarroa).
Proiektu honen helburua da e-learning plataforma bat garatzea, Lanbide Heziketarako Praktiketako urruneko laborategia sortzeko. Atalak, honako hauek:
- Urruneko jarduerak egiteko telekomunikazioetako inguru birtuala.
- Laborategi errealaren web komunikaziorako interfazea, hura urrunetik kontrolatzeko.
- Erabiltzailearen interfazea urruneko laborategiarekin lotzeko.
- Eduki digitalak urruneko laborategiaren diseinua esperimentatu eta baliozkotzeko.
Lotura proiektuaren web orrira.