Textil, confección y piel - PRE Dpto PRE
Oinarrizko maila
Ehunezko eta larruzko artikuluak konpontzea
Oinetakoak eta larrukigintza konpontzen dituzten enpresa txikietan edo artisau-tailerretan egiten du lan besteren kontura, bai eta kolektibitateentzako arreta-zerbitzuetako enpresetan, industriako eta hurbileko garbitegietan, ehungintzako eta larruzko konponketak egiten dituzten saltokietan, edo modako saltokiei nahiz azken bezeroei horrelako gaiak konpontzen dizkieten enpresa txikietan ere.
Erdi maila
Jantzigintzako eta modako teknikaria
Jantzigintzako eta modako establezimenduetan eta industrietan egiten du lan, hala nola materialak prestatzeko eta ebakitzeko, jantziak ekoizteko, ehunezko eta larruzko jantzien eta etxerako ehun-artikuluen akabera industrialerako, industria- eta kirol-erabileretarako, eta neurrira egindako jantziak egiteko establezimenduetan.