Madera, mueble y corcho - PRE Dpto PRE
Oinarrizko maila
Enpresa txiki, ertain eta handietan jarduten du, besteren edo norberaren kontura, arotzeriako eta altzarigintzako elementuak fabrikatzen eta instalatzen, eta, oro har, altzariak akabatzeko eta tapizatzeko produktuak aplikatzen.
Erdi maila
Arotzeriako eta altzarigintzako teknikaria
Altzariak eta arotzeriako elementuak fabrikatzen eta muntatzen dituzten industrietan eta akabera-produktuak aplikatzen jarduten du.
Instalazio eta altzari-hornikuntzako teknikaria
Arotzeria eta altzarigintza muntatzen eta instalatzen duten enpresetan eta ukituak emateko akabera-produktuen aplikazioan jarduten du.
Goi maila
Altzari-hornikuntzako eta diseinuko goi-mailako teknikaria
Arotzeriako eta altzarigintzako produkzioaren eta instalazioaren sektorean jarduten du, enpresa txiki, ertain eta handietan, besteren kontura edo bere kontura, eta funtzio hauek betetzen ditu: diseinu teknikoa, produkzioa gainbegiratzea, fabrikazio automatizatua, altzarigintzako proiektuak gauzatzea eta instalazioak muntatzea.
LHko beste programa batzuk: LH Berezia
Más información (en construcción)