Imagen y sonido - PRE Dpto PRE
Erdi maila
Bideo disc-jockey eta soinuko teknikaria
Zinema, bideo, telebista, multimedia, irrati, industria diskografiko, enpresa handi, ertain eta txikietan, publiko edo pribatuetan, telebistetan, zinema eta bideo ekoizleetan, irratietan, ekoiztetxe diskografikoetan, bikoizketa-enpresetan, soinugintzako enpresetan eta ikuskizun-ekoizleetan, eta musika-ekitaldi publikoak ekoizten dituzten enpresetan, soinuztatzeko instalazio finkoetan jarduten du.
Curriculuma.
Goi maila
3D Animazioetako, jokoetako eta ingurune elkarreragileetako goi-mailako teknikaria
Ikus-entzunezko produkzioaren (zinema, telebista eta bideoa), 2D eta 3D animazioaren, multimedia interaktiboaren eta ez-interaktiboaren sektorean egiten du lan, baita publizitatean eta Internetekin eta newmediekin lotutako enpresetan ere.
Ikuskizunen eta ikus-entzunezkoen errealizazioko goi-mailako teknikaria
Era guztietako ikus-entzunezko programen (zinema, bideoa, multimedia, telebista, irratia eta new media) produkzioaren sektorean dihardu, baita ikuskizunen produkzioan ere (arte eszenikoak, musika-ekoizpenak eta ekitaldiak).
Ikus-entzunezkoetarako eta ikuskizunetarako soinuko goi-mailako teknikaria
Irratigintzaren, diskogintzaren, ikus-entzunezkoen, ikuskizunaren, ekitaldien eta sonorizazio-egitura finko eta iragankorrak esparru mugatuetan muntatu eta instalatzearen sektoreetan egiten du lan.