Imagen personal - PRE Dpto PRE
Oinarrizko maila
Oro har, besteren kontura aritzen da ile-apaindegietan eta edertasun-aretoetan, bai eta ile-apainketako eta/edo estetikako geletan, hoteletako gimnasioetan edo edertasun-zentroetan, adinekoen egoitzetan, ospitaleetan eta bainuetxeetan ere, teknikari arduradunek gainbegiratuta.
Erdi maila
Estetikako eta edergintzako teknikaria
Irudi pertsonalarekin lotura zuzena duten enpresa ertain eta txikietan jarduten du, batez ere estetikako eta ile-apainketako zerbitzuen sektoreko establezimenduetan eta, oro har, irudi pertsonaleko produktuen salmentarekin eta kosmetikarekin zerikusia duten establezimenduetan.
Curriculuma.
Ile-apainketako eta ilearen kosmetikako teknikaria
Gizarte-erabilerako ile-apainketako prozesuetan diharduten irudi pertsonaleko enpresetan egiten du lan, eta zeregin hauek egiten ditu: zerbitzuak ematea; merkaturatzea; hornitzea; kalitatea; arriskuen aurkako babesa eta efluente eta hondakinen kontrola. Besteren kontura aritzen dira, eta beren kualifikazio-maila bereko, baxuagoko edo altuagoko pertsonekin lan egiten dute.
Curriculuma.
Goi maila
Karakterizazioko eta makillaje profesionaleko goi-mailako teknikaria
Ikus-entzunezko ekoizpenetarako eta ekoizpen eszenikoetarako karakterizazio-proiektuak garatzen dituzten enpresetan egiten du lan, gehienbat pribatuetan, karakterizazio-tailerretan eta -estudioetan, eta makillaje profesionalean aritzen diren enpresetan. Enpresa horietan, banakako eta taldeko zereginak egiten dituzte, kudeaketa eta gainbegiratzearen, diseinuaren, antolaketaren eta zerbitzuak ematearen arlo funtzionaletan, bai eta ile-eranskinak, ileordeak eta karakterizazio-protesiak fabrikatzean ere.
Estetika integraleko eta ongizateko goi-mailako teknikaria
Irudi pertsonalaren zainketen sektorean, zainketa estetikoen azpisektorean, enpresa txiki eta ertainetan (gehienak pribatuak), tratamendu estetiko integralen, estetika hidrotermalaren, pigmentuen mikroezarpenaren, depilazio aurreratuaren, masaje estetikoaren eta drainatzearen arloetan eta tratamendu eta produktu kosmetikoen arloko aholkularitzan dihardu.
Curriculuma.
Ile-apainketako estilismoko eta zuzendaritzako goi-mailako teknikaria
Ile-apainketako prozesuen zuzendari gisa jarduten du sektorean aritzen diren enpresetan eta ikus-entzunezko ekoizpenetan eta ekoizpen eszenikoetan, eta banakako eta taldeko lanak egiten ditu arlo funtzionaletan: diseinua eta berrikuntza, zerbitzuak antolatu eta ematea, merkaturatzea, logistika, kalitatea, arriskuen prebentzioa eta ingurumen-kudeaketa.
Curriculuma.
.