Instalación y mantenimiento - PRE Dpto PRE
Oinarrizko maila
Besteren kontura aritzen da produktu mekanikoak eta elektromekanikoak fabrikatzen eta muntatzen dituzten enpresa handi, ertain eta txikietan, bai eta iturgintzako, berokuntzako eta klimatizazioko instalazioak muntatzen eta mantentzen ere.
Erdi maila
Beroa sortzeko instalazioetako teknikaria
Berokuntzaren azpisektoreekin, ur bero sanitarioa eta gasak ekoizteko eguzki-instalazio termikoekin eta eraikuntza eta obra zibileko sektorearekin lotutako instalazio termikoak eta fluidoak muntatzeko eta mantentzeko industrietan jarduten du.
Hozteko eta girotzeko instalazioetako teknikaria
Hotz komertzialaren, hotz industrialaren eta klimatizazioaren azpisektoreekin lotutako instalazio termikoak eta fluidodunak muntatzeko eta mantentzeko enpresetan jarduten du, bai eraikuntzaren eta obra zibilaren sektorean, bai industria-sektorean.
Mantentze-lan elektromekanikoetako teknikaria
Makineria, ekipo industriala eta linea automatizatuak muntatzen eta mantentzen edo instalatzen dituzten enpresetan egiten du lan, gehienbat enpresa pribatuetan.
Goi maila
Bero eta fluido instalazioen mantentze-laneko goi-mailako teknikaria
Instalazio termikoak eta fluidodunak muntatzeko eta mantentzeko industrietan garatzen du bere jarduera, honako azpisektore hauekin lotuta: girotzea (berokuntza, hoztea eta aireztatzea) eta ur bero sanitarioa ekoiztea industria-sektorean eta eraikuntzaren eta obra zibilaren sektorean.
Lanbide arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikaria
Produktu- eta zerbitzu-enpresetan jarduten du, prebentzio-funtzioak betez. Prebentzio-koordinatzaileak, prebentzio-teknikariak eta segurtasun- eta higiene-buruak dira.
Mekatronika industrialeko goi-mailako teknikaria
Bere jarduera profesionala nagusiki pribatuak diren enpresetan egiten du, proiektuak garatzeko, eta sistema mekatronikoak edo makineria-instalazioak, ekipo industrialak eta linea automatizatuak bere kontura edo beste baten kontura muntatzeko eta mantentzeko.