Energía y agua - PRE Dpto PRE
Erdi maila
Uren tratamendu sare eta araztegietako teknikaria
Administrazioan eta eraikinen hornidura-, saneamendu- eta barne-sareen muntaketa, eragiketa eta mantentze-lanak egiten dituzten enpresetan jarduten du, bai eta ura tratatu eta edangarri bihurtzeko sektoreko enpresetan eta hondakin-uren arazketa-sektoreko enpresetan ere.
Goi maila
Energia berriztagarrietako goi-mailako teknikaria
Energia elektrikoa ekoizteko energia eolikoen eta eguzki-energia fotovoltaikoen instalazioak sustatzen, muntatzen, ustiatzen eta mantentzen diharduten enpresetan jarduten du, baita energia elektrikoa sortu, garraiatu eta banatzearekin lotutako enpresetan ere, edo goi-tentsioko instalazioak dituzten enpresetan, bai eta azpiestazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko lanak egiten dituzten industria-enpresetan ere.
Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko goi-mailako teknikaria
Energia-sektorean jarduten du, energia-auditoretza, -ikuskapen eta -ziurtagirietan eskumena duten erakundeetan, bai eta eraikinetan eguzki-energiako instalazioen bideragarritasun-, sustapen-, ezarpen- eta mantentze-azterketak egiten dituzten enpresetan ere.
Zentral elektrikoetako goi-mailako teknikaria (OL)
Elektrizitatea sortzeko zentral elektriko termikoak (ikatza, gasa, diesela, biomasa eta beste erregai batzuk, sorkuntza elektriko termosolarreko eta kogenerazioko instalazioak barne) eta hidroelektrikoak erabiltzen dituzten enpresetan jarduten du. Goi-tentsioko instalazioak dituzten enpresetan ere bai, bai eta zentral eta azpiestazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko lanak egiten dituzten industria-enpresetan ere, funtzionalki nagusi baten mende badaude eta bere kargura langileak izan baditzake.
Uraren kudeaketako goi-mailako teknikaria
Ur-sare eta ur-instalazioen muntaketa, eragiketa eta mantentze-lanak egiten dituzten administrazioan eta enpresetan egiten du lan, baita uren tratamenduko enpresetan eta hondakin-uren berrerabileran ere.