Agraria - PRE Dpto PRE
Oinarrizko maila
Nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerak
Bere jarduera profesionala nagusiki ekoizpenaren arloan eta/edo ingurumenaren arloan garatzen du, nekazaritza eta abeltzaintzako enpresa handi, ertain eta txikietan, publiko zein pribatuetan, nekazaritzako laborantzarekin eta abeltzaintza produktiboarekin zerikusia dutenetan.
Nekazaritza lorezaintza eta lore-konposiziak
Loreekin eta landareekin konposizioak egiteko lan osagarriak egiten ditu lore-apainketa eta/edo espazioak eta ekitaldiak apaintzen dituzten enpresetan. Bere jarduera profesionala produkzio-arloan eta/edo ingurumen-arloan ere garatzen du, nekazaritza-laborantzako, landareak ekoizteko eta lorategiak eta berdeguneak instalatu eta mantentzeko enpresa handi, ertain eta txikietan, publiko zein pribatuetan. Oinarrizko tratamendu plagizidak egiteko gai da, dagokion araudiak araututako jardueraren arabera.
Erdi maila
Lorategiko eta loradendako teknikaria
Barruko eta kanpoko lorategiak eta berdeguneak instalatu, mantendu eta hobetzeko, mintegian landareak eta zotalak ekoizteko eta lore eta landareekin konposizioak eta apaindurak sortu eta egiteko enpresa publiko eta pribatuetan jarduten du. Gainera, horiek merkaturatzeko eta banatzeko jarduerak egiten ditu, bai norberaren kontura, bai besteren kontura. Halaber, gai da tratamendu plagizidak egiteko, araudiak araututako jardueraren arabera eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko legeriarekin bat etorriz.
Natura-ingurunea ustiatzeko eta kontserbatzeko teknikaria
Enpresa handi, ertain eta txikietan egiten du lan, bai publikoetan bai pribatuetan, baso-berritzeetan, basoen leheneratze eta antolamendu hidrologikoan, baso-aprobetxamenduan eta natura-ingurunearen kontrol eta zaintzan.
Nekazaritza ekologikoko ekoizpenako teknikaria
Laborantzan eta/edo abeltzaintza ekologikoan diharduten enpresa publiko zein pribatuetan egiten du lan, besteren kontura edo bere kontura. Nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorearen barruan kokatzen da honako ekoizpen-jarduera hauetan: fruta-hazkuntzako ustiategiak; baratzezaintzako eta belar-laborantza ekologikoko ustiategiak; abeltzaintza-ustiategi ekologikoak; lorezaintza ekologikorako landareak ekoizten dituzten enpresak; laborantzako eta abeltzaintza ekologikoko ekoizpeneko ikerketa- eta esperimentazio-erakundeak; nekazaritza eta abeltzaintza ekologikorako zerbitzu-enpresak; eskola-haztegiak eta -baratzeak; produktu ekologikoak ziurtatzeko enpresak; baserri-eskolak eta natura-gelak.
Nekazaritza eta abeltzaintzako produkzioko teknikaria
Bere jarduera abeltzaintzako laborantzan eta/edo ekoizpenean aritzen diren enpresa publiko zein pribatuetan garatzen du, besteren kontura edo bere kontura: fruta-ustiategiak; baratzezaintzako eta belar-laborantzako ustiategiak; abelazkuntzako ustiategiak; laborantzako eta abeltzaintzako ekoizpeneko ikerketa- eta esperimentazio-erakundeak; nekazaritzarako eta abeltzaintzarako zerbitzu-enpresak; eskola-haztegiak eta -baratzeak; baserri-eskolak eta natura-ikasgelak.
Goi maila
Abeltzaitza eta abeeren osasunerako laguntzako goi-mailako teknikaria
Abeltzaintzako ekoizpen konbentzionalean edo ekologikoan jarduten du, enpresa handi, ertain eta txikietan, publiko zein pribatuetan, bai eta zaldi-aziendaren hazkuntzarekin, trebakuntzarekin, muntaketarekin eta erakusketarekin lotutako enpresetan ere, norberaren edo besteren kontura, eta, hala badagokio, ekoizpenaren arduradunaren jarraibideak betetzen ditu.
Basoen eta natur ingurunearen kudeaketako goi-mailako teknikaria
Enpresa handi, ertain eta txikien kudeaketa-arloan egiten du lan, publikoak zein pribatuak, bai besteren kontura, bai bere kontura, eta honako hauek egiten ditu: baso-kudeaketa, ehiza- eta arrain-kudeaketa, baso-haztegien kudeaketa, ingurumen-hezkuntzako programak garatzea, ingurune sozionaturalean informazioa, komunikazioa, prestakuntza, interpretazioa eta laguntza- eta gida-jarduerak egitea, eta natura-ingurunea eta bertako baliabideak kontrolatzea eta zaintzea. Baso-suteak itzaltzeko zerbitzuetan ere jarduten du, administrazio publikoen mendeko langile gisa. Halaber, gai da tratamendu plagizidak antolatu, kontrolatu eta egiteko, indarrean dagoen araudiak araututako jardueraren arabera.
Paisajismoko eta landaguneko goi-mailako teknikaria
Kudeaketa-arloan jarduten du, enpresa handi, ertain eta txikietan, publiko zein pribatuetan, bai besteren kontura, bai norberaren kontura, parke eta lorategiak instalatzen, zaharberritzen eta mantentzen, paisaia lehengoratzen, nekazaritza-ekoizpen konbentzionala edo ekologikoa egiten eta haziak eta landareak mintegian ekoizten. Halaber, gai da tratamendu plagizidak antolatu, kontrolatu eta egiteko, indarrean dagoen araudiak araututako jardueraren arabera.
LHko beste programa batzuk: LH Berezia
Auxiliar en Operaciones de Jardinería y Agricultura
Más información (en construcción)