Arte ikasketak - PRE Dpto PRE
Arte ikasketen xedea da ikasleei kalitateko arte prestakuntza ematea eta musikaren, dantzaren, arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.
Kontaktua: Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 73
Musikako oinarrizko irakaskuntzak eta lanbide irakaskuntzak Lehen Hezkuntzarekin, Bigarren Hezkuntzarekin eta Batxilergoarekin batera jaso daitezke, ikasleen adin-tarteek bat egiten dutelako. Horretarako, baliozkotze sistema bat dago, 123/2009 Foru Aginduak arautua.
- 123/2009 Foru Agindua, uztailaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Horren bidez ezartzen dira musikako edo dantzako lanbide irakaskuntzeneta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren edo Batxilergoaren arteko baliozkotzeak, […] eta Batxilergoko irakasgai komunak eta musikako edo dantzako lanbide irakaskuntzak gainditutakoan batxiler titulua lortzeko baldintzak.
Bestalde, kontzertu didaktikoak eskaintzen dira, publikoaren eta kritikaren arrakastarekin, helburu hauek lortzeko:[1]
- Orokorki haurrei artea eta kultura ezagutaraztea, eta, bereziki musika akademikoa.
- Zuzeneko musikarekin harremanetan jartzea; esperientzia berria eta hunkigarria izanen da askorentzat, gehienetan musika grabazioen bidez entzuten baitute.
- Zurruntasuna eta solemnitatea kentzea normalean gazteengandik urrun dauden musika motei.
- Entzutera ohitzea; horri esker, musika ulertuko dute eta horren sormen- eta adierazpen-dimentsioa balioetsiko dute.
- Ikasleak kitzikatzea musikaz gozatu eta hausnartzeko, musikan arreta jartzeko eta musika miresteko.
- Espiritu kritikoa garatzea arteari buruz; horri esker, gai izanen dira ikusteko zer gustatzen zaien eta zer ez, eta zergatia arrazoitzeko.
Azkenik, Vázquez de Mella Ikastetxe Publikoak Musikako irakaskuntza ez-arautuen programa bat osatzen du, eta horrek interes handiko eta Nafarroako zentro bakar bihurtzen du.
[1] Gil Hernández, Clara. Los Conciertos Didácticos. Una propuesta a partir del Carnaval op. 9 de R. Schumann. Gradu Amaierako Proiektua, Zaragozako Unibertsitatea, 2015.