Heziketa zikloak - PRE Dpto PRE
Informazio orokorra - 2023-2024 ikasturteko onarpena - LHko sarbidea - Hezkuntza eskaintza - Tituluen zerrenda
Kontaktua: Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atala
Mezu elektronikoak: ordenafp@navarra.es
Telefonoa: 848 426628 - 848 426036
- Lanbide Heziketako araudia
- Zikloetan sartzeko probak
- LHko Sari Bereziak
- Arte Plastiko eta Diseinuko Sari Bereziak
- Lanbide Heziketako proba libreak
- Sarbide-probaren ziurtagiriaren eskaera (probaren salbuespen osoa egiaztatzen baduzu)
- LH I-II amaitu gabeko ikasketak dituzten pertsonentzako proba libreak
Hezkuntza-sistemako LHri buruzko informazio orokorra
Lanbide Heziketako irakasketak heziketa zikloetan antolatzen dira, hezkuntza mailen eta lanbide kualifikazioaren arabera. Ikasleek lanbide-jarduera bat egiteki prestatzen dituzte, eta lanbide desberdinetan jarduteki gaitzen dute.
Lanbide Heziketako zikloak lanbide-arlotan taldekatzen dira eta hezkuntza-mailaren arabera antolatzen dira; hezkuntza-maila bakoitza lanbide-kualifikazioko maila bati dagokio. Heziketa-ziklo bakoitza lanbide moduluak izeneko irakasgaiek osatzen dute, eta horiekin lotutako eduki teorikoak eta praktikoak dituzte.Heziketa-ziklo guztiek Lantokiko Prestakuntza izeneko modulu bat dute.Modulu hori zikloko produkzio-sektoreko eta zerbitzu-sektoreko enpresa, erakundeetan eta administrazioetan garatzen da oso-osorik.
Goi Mailako heziketa-zikloak. LHko Goi mailako Teknikariaren titulua lortzen da (lanbide-prestakuntzako 3. maila)
Erdi Mailako heziketa-zikloak. LHko Teknikariaren titulua lortzen da (lanbide-prestakuntzako 2. maila)
Oinarrizko Mailako heziketa-zikloak. Oinarrizko Lanbide titulu bat lortzen da (lanbide-prestakuntzako 1. maila), eta DBHko graduatu titulua ere lortzen da.
Ikastaro berriak:
Espezializazio ikastaroak. Lanbide-arlo bateko ezagutza eta gaitasun espezializatuak egiaztatzen dituzte.Erdi-mailakoak edo goi-mailakoak izan daitezke.
LHko eskaintza modularra. Lanbide-arlo bateko ezagutza eta gaitasun espezializatuak egiaztatzen dituzte lanbide-moduluak eginez.Profesionaltasun ziurtagiria lor daiteke.
Beste prestakuntza-programa batzuk:
Lanbide Heziketa Berezia. 1. mailako profesionaltasun ziurtagiria edo egiaztapen partzial metagarria lortzen da.
Euskera ere LHn
Baliozkotzeak, baliokidetasunak eta homologazioak ^
LHko baliozkotzeei, LHko homologazioei eta LHko baliokidetasunei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Hezkuntza eta Lanbide Heziketaren Ministerioaren web orri hau kontsulta dezakezu.
LHko baliozkotzeak
Lanbide Heziketako zikloetako lanbide-moduluen baliozkotzeak eskatzeko, baimendutako zentro ofizial batean matrikulatuta egon behar duzu. Izapideak ikastetxeko idazkaritzan egin behar dituzu. Informazio gehiago nahi izanez gero,sakatu hemen.
Homologazioak LHn
Espaina ez den herrialde batean egindako LHko tutuluaren bat baduzu eta Espainako LHn sartu nahi baduzu, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren egoitza elektronikoaren bidez homologatu behar duzu. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
LHko baliokidetasunak
Titulu bat (edo gainditutako ikasketa-multzo bat) egungo beste titulu baten ondorio akademiko eta/edo profesional berberak izan ditzan onartzea da baliokidetasuna. Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.
LHko Hezkuntza eskaintza ^
IKASTETXE PUBLIKOAK ETA ITUNPEKOAK. 2023-2024 eskaintza
2023-2024 ikasturteko Lanbide Heziketako (LH), Arte Plastikoetako eta Diseinuko (APeD) eta Kirol Irakaskuntzetako (KI) lanbide-irakaskuntzea Nafarroako prestakuntza-eskaintza ofiziala publiko eta itunduaren liburuxkak orri honen goiko aldeko esteketan aurkituko dituzu:
IKASTETXE PRIBATUAK. 2023-2024 eskaintza
Nafarroako Hezkuntza Departamenduak baimendutako ikastetxe pribatuen prestakuntza-eskaintza honako hau da:
LHko Ikastetxe pribatuak - 23-24 eskaintza
Oharra: Eskaintza honetan ez dauden beste ikastetxe eta erakunde pribatu batzuek egiten dituzten LHko eskaintzak ez ditu Hezkuntza Departamentuko baimenik
Euskera ere LHn ^
LHko prestakuntza-eskaintza euskaraz
Hezkuntza Departamentuak euskararen presentzia hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketan egokitzeko bideari ekin dio. LHn euskararen presentzia normalizatua finkatu nahi da, Europako gomendioak betez eta 2017-2020 Lanbide Heziketako Plan Estrategikoarekin bat etorriz.
Gaur egungo Lhko eskaintzaren helburua da prestakuntza-ibilbideak eta enplegagarritasun handiagoko ibilbideak ahalbidetzea, erdi-mailako zikloetatik goi-mailako zikloetara euskara ikasten jarraitu nahi dutenentzat.
Erdi-mailako zikloak
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei laguntzea. CIP FP Sakana LH IIP (Altsasu)
Erizaintzako zainketa lagungarriak. CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP (Elizondo) / CI Escuela Sanitaria Técnico Profesional de Navarra – ESTNA (Pamplona-Iruña)
Natura inguruneko eta aisialdiko gidaria. CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP (Elizondo) / CIP FP Lumbier (Lumbier-Irunberri)
Ibilgailuen elektromekanika. CIP Donapea IIP (Pamplona-Iruña)
Administrazio kudeaketa. CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP (Elizondo) / CI Politécnio (Estella-Lizarra) / CIP Donapea IIP (Pamplona-Iruña) / IES Mendillorri BHI (Pamplona-Iruña)
Instalazio elektrikoak eta automatikoak. CI Donibane II (Pamplona-Iruña)
Mantentze-lan elektromekanikoa. IES Toki Ona BHI (Bera)
Mekanizazioa. CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP (Elizondo) / CIP Virgen del Camino (Pamplona-Iruña)
Nekazaritza eta ekologikoko ekoizpena. CI Agroforestal (Pamplona-Iruña)
Sistema mikroinformatikoak eta sareak. CIP FP Sakana LH (Altsasu) / CI María Ana Sanz (Pamplona-Iruña)
Goi mailako zikloak
Administrazioa eta finantzak. CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP (Elizondo) / CIP Donapea IIP (Pamplona-Iruña)
Marketina eta publizitatea. IES Iturrama BHI (Pamplona-Iruña)
Automatizazio eta robotika industriala. CI Donibane II (Pamplona-Iruña)
Haur-hezkuntza. CIP FP Sakana LH IIP (Altsasu-Alsasua) / CI Escuela de Educadores – Hezitzaile Eskola II (Pamplona-Iruña)
Gizarte eta kirol animazioa eta irakaskuntza. CIP FP Lumbier IIP (Lumbier-Irunberri)
Egokitze fisikoa. CI Burlada FP (Burlada-Burlata)
Gizarte integrazioa. CI Escuela de Educadoras-es – Hezitzaile Eskola II (Pamplona-Iruña)
Mekatronika industriala. IES Toki Ona BHI (Bera)
Abeltzaitza eta abeeren osasunerako laguntza. CI Agroforestal (Pamplona-Iruña)
Egin ditzakezun prestakuntza-ibilbideak
Erdi-mailako ziklo bat amaitu ondoren, euskaraz ikasten jarraitu nahi baduzu, zure gaitasun profesionalak handitu ditzakezu, horrekin lotutako goi-mailako zikloekin. Hona hemen ibilbide posibleak:
- “Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei laguntzea” edo “Erizaintzako zainketa lagungarriak” izeneko erdi mailako zikloa egin ondoren:
- Haur Hezkuntza
- Gizarte integrazioa
- Gizarte eta kirol animazioa eta irakaskuntza
- Egokitze fisikoa
- “Mantentze lan elektromekanikoa”, “Mekanizazioa”, “Ibilgailuen elektromekanikoa” edo “Instalazio elektriko eta automatikoak” edo “Sistema mikroinformatiko eta sareak” izeneko erdi mailako zikloa egin ondoren:
- Mekatronika industriala
- Automatizazio eta robotika industriala
- "Administrazio kudeaketa” edo “Sistema mikroinformatikoak eta sareak” zikloa egin ondoren:
- Administrazioa eta finantzak
- Marketina eta publizitatea.
- “Natura inguruneko eta aisialdiko gidaria” zikloa egin ondoren:
- Gizarte eta kirol animazioa eta irakaskuntza
- Egokitze fisikoa
- "Nekazaritza eta ekologikoko ekoizpena" zikloa egin ondoren:
- Abeltzaitza eta abeeren osasunerako laguntza