Nazioarteko batxilergoa - PRE Dpto PRE
Batxilergoak bi ikasmaila ditu eta aukerakoa da. Helburua da ikasleari prestakuntza eta heldutasuna ematea, adimenaren eta gizatasunaren aldetik.
Kontaktua: Hezkuntza Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua
Mezu elektronikoak: soieduca@navarra.es
Telefonoa: 848 426546 / 848 426572 / 848 426544
Familientzako arreta 848 426 617
Administrazioa 848 423 239 / 848 423 238
email: nescolar@navarra.es
Modalitateak
Nafarroan modalitate hauetan eskaintzen da: “Zientzak eta Teknologia” eta “Giza eta Gizarte Zientziak”.
Ikasmailak eta irakasgaiak
Nazioarteko Batxilergoaren diplomaren programa bi urteko hezkuntza programa da. Honako hauek osatzen dute curriculuma:
- Enborreko hiru osagai: Ezagutzaren teoria; Monografia; Sormena, Jarduera eta Zerbitzua.
- Irakasgaien sei talde: Hizkuntza eta Literatura; Hizkuntzak; Banakoak eta Gizarteak; Zientziak; Matematikak; Arteak.
Curriculuma eta araudia
Bi titulazioak lortzen ahal dira ikasleek aldi berean LOMLOE Batxilergoa ikasten baitute.
Kontsultatu Nazioarteko Batxilergoaren Diplomaren Programa esteka honetan: Web Ofiziala.
Irteerak
Nazioarteko Batxilergoaren Diplomaren Programa unibertsitatean sartzeko bide sendoa da. Unibertsitateetan onartua izateko kontuan hartzen dira unibertsitate horien baldintzak. Programa gainditzeak onartua izaten laguntzen ahal du. Irteerak:
Ikastetxeak
Iruñeko Navarro Villoslada BHI (Arcadio María Larraona kalea 3 – T 848 431150)
- Zientziak eta Teknologia modalitatea
- Giza eta Gizarte Zientziak modalitatea
Iruñeko "San Cernin" ikastetxe itundua (Barañaingo etorbidea 3 – T 948 176288)
- Giza eta Gizarte Zientziak modalitatea
Burlatako "Irabia" ikastetxe itundua (Cintruénigo kalea z.g. - T 948 126222)
- Giza eta Gizarte Zientziak modalitatea