Añorbeko eskola herriko Nekeas ardandegia ezagutzera atera da - Añorbeko eskola herriko Nekeas ardandegia ezagutzera atera da - PRE Dpto PRE
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.
Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2021/11/04
Joan den urriaren 8an Nekeas ardandegia ezagutzera atera ziren Añorbeko landa eskolako ikasle eta irakasleak, herriko ondare kulturalaren adierazlea da.
Hasteko, ardandegiko arduradunek ardoareren ekoizpenaren nondik norakoak azaldu zizkieten haurrei: noiztik dauden mahastiak Añorben, mahatsatik ardoa sortzeko urratsak, zenbat denbora behar duen upelean eta botilan, e.a.
Ondoren, hamaiketakoa hartu zuten inguruetan eta mosto goxo-goxoa edan zuten.
Eskolara bidean, mahastiak ezagutu eta mahats-bilketan aritu ziren.
Esperientzia polita, dibertigarria eta aberasgarria izan zen.