Otsagiko landa eskolara ailegatu da Euskaraldia - Otsagiko landa eskolara ailegatu da Euskaraldia - PRE Dpto PRE
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.
Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/11/22
Joan den azaroaren 18an, Euskaraldiaren hasiera ospatu zuten Otsagabiko Eskolan. Herritarren hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala da, euskararen erabilera hiztunen artean zabaldu, eta hizkuntza ezagutzen ez dutenen artean entzute aktiboa eta ikaskuntza sustatuz.
Ikasle eta irakasleak burubelarri aritu ziren euskara gehiago egiteko leloak pentsatu eta sortzen. Txontxongiloekin egindako sketchak ere egin zituzten eta, bukatzeko, «Ahoa bizi, Belarriak prest!» abestiaren dantza egin zuten denon artean.
https://otsagibhi.educacion.navarra.es/blogs/blog/2022/11/22/euskaraldia/