Hizkuntzak - Eleaniztasuna

Hizkuntza da irudikatzeko eta komunikatzeko, sozializatzeko eta ikasteko bide nagusia eta, beraz, ikaslearen prestakuntza osoan paper nagusia du. Oso gaztetik hasita, hizkuntzen ikaskuntza bermatzea ezinbestekoa da belaunaldi berrien bizitzarako eta etorkizunerako.

Kontaktua: Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala / Atzerriko Hizkuntzen Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: Euskara Atala: 848 426 593 Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala 848 426 973

Euskaraz bizitzeko egonaldiak

Programaren helburua euskarazko komunikazio gaitasunak handitzea da, bereziki elkarreraginerako ahozko ulermena eta adierazpena, erabileraren testuinguru naturaleko jardueren bitartez. Ikasleei ikasgelatik kanpo euskaraz mintzatzeko aukera eskaini nahi zaie, jatorrizko hiztunekin. Programako beste helburu batzuk honako hauek dira: ikasleei bestelako hizkuntza estrategia eta baliabideak ematea, bizikidetza sustatzea, autonomia pertsonala hobetzea, geure kultura ezagutzea, natura zaintzea, eta abar.

Nori zuzendua:

Nafarroako ikastetxeetako B eta D ereduetako Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleei.

Bestetik, Nafarroako A ereduko Lehen Hezkuntzako 5., 6. eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleei.

8 txanda antolatuko dira udazkenerako baita beste 8 udaberrirako. Arantzako Aterpe aterpean eta Beintza-Labaiengo Orbela aterpean eginen dira.

Txanda bakoitzean, gutxienez, 20 ikaslek eta, gehienez, 75ek hartuko dute parte. Bi ikastetxe edo gehiago elkar daitezke gutxieneko kopurura iristeko. Kasu horretan, ikastetxe bakoitzak bere eskaera egin beharko du eta eskaera orrian zehaztu beharko dute norekin partekatu nahi duen egonaldia.

Ikastetxeek egonaldi bakarra eskatu ahalko dute deialdi bakoitzean. Bi hizkuntza eredu dituzten ikastetxeek eredu bakoitzeko eskaera bana egin dezakete. Hala egiten badute, eredu bakoitzeko eskaera bat aurkeztu beharko dute.

Bi irakasle laguntzailek, gutxienez, joan beharko dute egonaldi bakoitzera.

Hona hemen egonaldiaren gaineko bideo bat jardueren berri ematen duena: https://youtu.be/XevXqQFp07A

Eskaintza eta izena ematea 2022-23 ikasturterako: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/euskaraz-bizitzeko-egonaldiak-2022-2023